Sorkuntzaren hasieran, kuaderno zuri bat zabaltzen da aurrean, non dena kabitzen den, dena den aberasgarri eta berri. Bilaketa horretan sartuta gaiari, garaiari, edo intuizioei segika ibili gara pistak topatu, hauek disekzionatu eta partekatzen, gure “Zaldi Urdina” eta dagokion unibertsoa aurkitzeraino.
Gure herriak historia bat du, memoria herrikoiak elikatu eta bermatu duena. Artikuluek, dokumentalek, literaturak, lekukotasunek osatu dute obran zehar atera zaigun zukua, intimitatea eta haragia. Pistek, bizipenen aztarnek... mundu bat ireki digute. Hemen zegoen, izkin batean gordetuta. Gure arimen ispilua eszenaratzeko mamia.
Hemen uzten ditugu, irakurri, entzun edo ikusi ditugun batzuk, ez denak, eta agian ez esanguratsuenak, baina aukera ematen dutenak gurekin bidaiatzeko oholtzako bizipenetik haratago.