ANTZEZLANA//
Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: ZALDI URDINA.
SINOPSIA//
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.
Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
FITXA ARTISTIKOA//
Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga.
Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide.
Koreografia: Philippe Ducou · Musika: Asier Ituarte · Abeslaria: Amaia Aulestia · Jantziak: Marodi sorkuntzak
Argiztapena eta eszenografia: Josep Duhau, Aitz Amilibia · Teknika: Aitz Amilibia · Irudia: Oier Zuñiga
Argazkiak: Ainhoa Resano · Teaserra: Eñaut Castagnet · Media: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada · Banaketa: Irantzu Azpeitia
Bitartekaritza, hezkuntza artistikoa eta kulturala: Arantxa Hirigoyen
KIOSKOA//
www.zaldiurdina.eus/deskargak/1.- Zaldi Urdina BERRIA.pdf
www.zaldiurdina.eus/deskargak/2.- Zaldi Urdina GARA.pdf
www.zaldiurdina.eus/deskargak/3.- Zaldi Urdina ARGIA.pdf
www.zaldiurdina.eus/deskargak/4.- Zaldi Urdina ORTZADAR.pdf
www.zaldiurdina.eus/deskargak/5.- Zaldi Urdina BERRIA
www.zaldiurdina.eus/deskargak/6.- Zaldi Urdina GARA oier.pdf
www.zaldiurdina.eus/deskargak/7.- Zaldi Urdina BERRIA.pdf
www.zaldiurdina.eus/deskargak/7.- Zaldi Urdina GARA.pdf
https://www.eitb.eus
eu/telebista
https://www.berria.eus/berriatb/4308/
https://www.eitb.eus/eu/telebista/ahoz-aho
https://www.hamaika.eus/tb/bideo/89103
https://www.eitb.eus/eu/irratia
https://www.radiokultura.eus/index.php
https://www.francebleu.fr/emissions
https://alea.eus/araba/1572369894420
https://kultursharea.eus/edurne-azkarat
DESKARGAK//
<
>
ArteDrama: info@artedrama.com · Tel.: (0034) 615 77 95 11 // Axut!: info@axut.eus · Tel.: (0033) 678 19 23 97 // Dejabu: info@dejabu.org · Tel.: (0034) 665715558